Athletic Club

Dena prest Zaragozan jokatzeko

Dena prest Zaragozan jokatzeko

Dena prest dago Real Zaragoza-Athletic Club Ligako partida La Romareda futbol zelaian jokatzeko. Zurigorriek 13:00ean…

Dena prest dago Real Zaragoza-Athletic Club Ligako partida La Romareda futbol zelaian jokatzeko. Zurigorriek 13:00ean hitzaldi taktikoa izan dute, 13:30ean bazkaldu dute eta askaria 17:00etan izango da. Geroago, 18:30ak inguruan, hoteletik futbol zelairantz abiatuko dira.

Fernando Garcia Macua presidenteak bat egin du gainerako espedizio kideekin eta Juan Antonio Zarate, Juan Pedro Guzman eta Jesus Arancibia bartzordekideekin batera Real Zaragozako agintariekin bazkari instituzionalean parte hartuko du. Zerua garbi dago Zaragozan eta 11 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako jaitsiko bada ere.