Gazte Mailako taldea, txapeldun
Gazte Mailako Ohorezko taldea txapeldun geratu du azken jardunaldian bere partida Leiaoren aurka 1-2 irabazi…
Gazte Mailako Ohorezko taldea txapeldun geratu du azken jardunaldian bere partida Leiaoren aurka 1-2 irabazi eta gero, Kortabitarte eta Landerren goleei esker. Realak, aldiz, Burgosen aurka kale egin du, husnakotik pasatu barik. Zurigorriek txapeldunen fasea jokatuko dute.
Bingen Arostegi entrenatzailea horrela mintzatu da garaipenari buruz: ‘Laburbilduz, lana, lana eta lanaren fruitua dela esango nuke. Itzuli oso bat daramagu partidarik galdu barik. Pena izan zen Donostia bideratu ez izana, hainbat faktore zirela medio ezin izan genuen garaipena erdietsi’. Bingenen aburuz, ‘futbolean justizia egon badagoela esan dezakegu, nahiz eta talde biek merezimenduak egin ditugun Liga eskuratzeko, geuk partidarik galdu barik azarotik eta eurek urritik hona’.
Hurrengo erronka txapeldunen fasea izango da, plangintza nolabait aldatzen duena, ‘egia da, ez genuen espero azken jardunaldian txapelketa irabaztea’ dio Arostegik, ‘baina orain prest gaude txapeldunen fasean ezustea emoteko, horixe baita falta zaigun garaikurra, azken bi urteotan finalerdietan geratu gara eta’.
Jokalariek Bilbon afaltzen garaipena ospatu dute eta Fernando Garcia Macua presidentea, eta Juan Antonio Zarate kontulariaren bisitaldia jaso dute.

