2011-ko ate irekien jardunaldia
Athletic Club-aren Garaikur eta Erakusketa Aretoaren zortzigarren urteaurrena denez, maiatzaren 6, 7 eta 8, ostiral,…
Athletic Club-aren Garaikur eta Erakusketa Aretoaren zortzigarren urteaurrena denez, maiatzaren 6, 7 eta 8, ostiral, larunbata eta igandea, museoko ate irekien jardunaldia berregingo da, zurigorri diren guztientzat. Museoko sarrera eta zelai barruko bisita gidatua (palkoa, prentsa aretoa, aldagelak…) dohainik eskeiniko dira.
Bestalde, gogoratu beharra dugu, Athletic-en lehen taldeak entrenamendu itxia 10:30tatik aurrera egingo duela ostiralean (museoa bai ikus daiteke) eta horregatik zelaiko bisitak arratsaldez bakarrik egingo dira edo goizez azken orduan.
Ordutegia honako hau izango da:
Ostiralean: 10:00-tatik 14:00-tara eta 16:00-tatik 19:00-tara.
Zelaiko bisita gidatuak: 10:30, 11:30, 12:30, 13:15, 16:30, 17:30 eta 18:15.
Larunbatean eta Igandean: 10:00-tatik 14:00-tara.
Estadioko bisita gidatuak: 10:30, 11:30, 12:30, 13:15.

