Athletic Club

‘Futbol Zelaiak’ erakusketa Museoan

‘Futbol Zelaiak’ erakusketa Museoan

Maiatzaren 18an, asteazkenean, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Karapet Harutyunyan ‘Karó’ artista armeniarraren “Futbol Zelaiak”…

Maiatzaren 18an, asteazkenean, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Karapet Harutyunyan ‘Karó’ artista armeniarraren “Futbol Zelaiak” erakusketa inauguratu da 19:00etan Athletic Clubeko Garaikurren eta Erakusketa Aretoan.
Maiatzaren 19tik aurrera, erakusketa ikusgai dago guztientzat; halaber, urtemuga horretan ohikoa den bezala, doan izan da Museoan sartzea eta San Mames zelaiko bisita gidatuak egitea.

Ekitaldira jo dute Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak Zuzendaritza Batzako eta Bizkaiko Futbol Federazioaren zenbait kiderekin batera, David Lopez, Fernando Amorebieta, Pablo Orbaiz eta Iraia Iturregi jokalariek eta Clubeko babesle nagusienek. Erakusketa honen bitartez, Museoak beste urrats bat ematen du arte garaikidea San Mameseko zaleei hurbiltzeko.

Erakusketa honen margoak salgai daude.