Athletic Club

Sestaok 2 Athletic Clubek 1

Sestaok 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Sestaoren aurka: 1. Raul, 2. Ramalho, 3. De…

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Sestaoren aurka: 1. Raul, 2. Ramalho, 3. De Marcos, 4. Ustaritz, 5. Aitor Ocio, 6. Ruiz de Galarreta, 7. David Lopez, 8. Saborit, 9. Guillermo Fernandez, 10. Susaeta eta 11. Ibai Gomez. Aulkian, 12. Seguin eta 13. Arrizabalaga egongo dira.

Sestao: 1. Magunazelaia, 2. Apraiz, 4. Unai, 5. Eneko, 6. Larrazabal, 8. Izurza, 9. Jokin, 10. Yosu, 11. Sergio, 20. Alain eta 24. Vega. Aulkian, 5. Cuberia, 7. Iker, 12. Mikel, 13. Alconero, 13. Azpillaga, 14. Cabezas, 15. Igor, 16. Calvo, 17. Eder, 19. Portillo eta 21. Oscar egongo dira.

Ricardo de Burgos epailea da eta laguntzaileak Garikoitz Sauto eta Javi Rodriguez.

Hiru mila ikusle inguru Las Llanasen.

19:38. Hasi da partida. Athletic Cluben eskema 4-2-3-1 da Raul; Ramalho, Ocio, Ustaritz, Saborit; Ruiz de Galarreta, De Marcos; Susaeta, David Lopez, Ibai; eta Guillermo.

(06′) Izurzak kanpora jaurti du.
(07′) De Marcosen jaurtiketa harrapatu du Magunazelaiak.
(14′) Ramalhok baloi sakona Susaetari, honek erdiratu eta David Lopezek buruz zero eta batekoa ezarri du.
(16′) Alainek eskuinez banakoa ezarri du. Geldiezina Raulentzat.
(41′) De Marcosen ez du aprobetxatu Susaetaren jokaldi bikaina.
(44′) Susaetak altuegi jaurti du ezkerrez.

20:40. Bigarren zatia hasi da.

(46′) Seguin De Marcosen ordez.
(52′) Susaetak ezin du Alconeroren irteera gainditu.
(65′) 2-1. Danik eskuinez Raul gainditu du.
(66′) Danik eta Ociok txartel hori bana ikusi dute.
(72′) Alainen jokaldi ona, baina bere jaurtiketa desbideraturik joan da.
(73′) Txartel horia Ibairentzat.
(75′) Susaetak desbideraturik jaurti du.
(77′) Eder eta Jagoba Alain eta Ibairen ordez.
(82′) Aukera bikoitza. Oskarren jaurtiketa Raulek urrundu du oinekin eta kontraerasoan Guillermok gehiegi gurutzatu du baloia.