
‘Futbol zelaiak’ erakusketaren azken egunak
‘Futbol zelaiak’ erakusketaren azken egunak
Karapet Harutyunyan ‘Karó’ artistaren “Futbol zelaiak” erakusketa Athletic Club Museoaren ataritik kenduko da datorren abuztuaren…
Karapet Harutyunyan ‘Karó’ artistaren “Futbol zelaiak” erakusketa Athletic Club Museoaren ataritik kenduko da datorren abuztuaren 16an, asteartean, beraz, bisitatzeko aukera dago oraindik astelehenaren 15era arte (Data horretan Museoa zabalik dago jai eguna baita)
Erakusketa hau joandako maiatzaren 19an inauguratu zen eta bertan, Karók azken hamar urtetan egindako lanaren hautaketa aurkezten da, futbol zelaiaren lerroak agertzen diren 35 margo eta lau eskultura, hain zuzen ere. Artea ulertzeko duen modu erradikalarekin, Karok sortze-ahalbideak orotara menperatu nahi ditu aldaezineko osagarri batekin: futbol zelaia.
Erakusketak harrera ona izan du kritikaren eta publikoaren aldetik.
