Athletic Club

Athletic Clubek 4 At.Madrilek 1

Athletic Clubek 4 At.Madrilek 1

Athletic: Ainhoa; Iraia, Irene, Tzibi, Ibarra; Olabarrieta (min. 76, Beristain), Flaviano, Guru, Itsaso, Erika (min….

Athletic: Ainhoa; Iraia, Irene, Tzibi, Ibarra; Olabarrieta (min. 76, Beristain), Flaviano, Guru, Itsaso, Erika (min. 80, Manu) eta I. Murua (min. 58, Nekane).

Atlético de Madrid Féminas: Noelia, Paula Serrano, M. Carro, Vilanova, Leire, Nagore (min. 46, leti), Marti, Amanda, Laura (min. 63, Pisco), Priscila (min. 70, Marieta) eta Adriana.

Epailea: Carlos Arriola, eta bere laguntzaileak Aritz Arce eta Lancho Crespo izan ziren.

Golak: 1-0. min 1, I. Murua; 2-0. min. 24, Guru; min. 79, Erika; 4-0. min.90, Nekane. 4-1. Min. 92, Vilanova
bestelakoak: 600 ikusle Lezaman.

Athletic-ek denboraldiko laugarren garaipena jarraian lortu zuen Atletico Madril-en aurka. Muruak, Guruk, Erikak eta Nekanek egindako golei esker zurigorriek garaipen berri bat eskuratu zuten.

Atletico Madrilek ez zuen inoiz partida irabazteko aukerarik izan Lezaman, markagailuan atzetik joan baitzen lehenengo minututik. Juan Luis Fuentesek zuzendutako taldeak lehendabiziko aukera aprobetzatu zuen gola sartzeko. Irtaiak alboko sake bat atera zuen, Fllavianok arean jarritako erdiraketa Erikari iritsi zitzaion, Noeliak ezion izan zuen baloia hartu eta han zegoen Irune Murua gola sartzeko. Zortzigarren minutuan, arriskua berriro albotk heldu zen. Guruk balioa erdiratu zuen, baina ez zuen inork aprobetxatu.

Golaren ostean Madrilgo taldea ahalegindu zen errakzionatzen, baina gol aukerarik eduki Gabe nahiz eta taldearen unerik onenak izan. Adrianak, 22. minutuan, falta bat bota zuen areatik kanpo, baina baloia gora joan zen.

Zurigorriek, aldiz, aukerak aprobetxatu zituzten markagailuaren abantaila handitzeko. 24. minutuan, Ibarrak ezker albotik erdiraketa egin zuen eta Guru zegoen arean buruz bigarren gola lortzeko.

Bigarren zatiko lehenengo minutuetan gol aukera izan arren zurigorriek ez gol gehiagorik lortu. Muruak, Erikak eta Itsasok aukerak izan zituen, baina hirugarren gola 79. minutuan heldu zen. Tzibik baloia berreskuratu zuen atzekaldean, Nekanek sakoneko pasea hartu zuen eta baloia utzi zion Erikari jokaldia bukatzeko. Partida bukatzear zegoenean Guruk albotik jarri zuen erdiraketa, Nekanek aprobetxatu zuen laugarrena lortzeko. Deskontuan eta inork espero ez zuenean, kanpoko taldeak gola lortu zuen, Vilanova adi egon zen arean baloia jaberik gabe geratu zenean Ainhoaren atean sartzeko.

—–

Athletic Clubek honako hamaikako hau zelairatuko du Atletico Madrilen aurka: Ainhoa, Itsaso, J.Flaviano, Tzibi J., I.Murua, Iraia, Olabarrieta, Ibarra, Erika, Guru eta Irene. Aulkian Andere, Arranz, Nekane, Gangoiti, Paula eta Beristain egongo dira.

At.Madrilek honako hamaikako hau aurkeztuko du: Noelia, M. Carro, Nagore, Priscila, Marti, Amanda, Vilanova, Laura, Paula Serrano, Adriana eta Leire. Aulkian Nuria, Paula, Constanza, Leti, Pisco, Marieta eta Vane egongo dira.

Epailea Arriola Etxebarria izango da, eta Arce eta Lancho, laguntzaileak.

12:32. Hasi da partida.

(2′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikak errematatu du, atezainak desbideratzen du eta aldaratzea I.Muruak sareetara bidali du.
(24′) 2-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ibarraren erdiraketa eta Guruk, buruz, bigarrena lortu du.

ATSEDENALDIA

13:32. Hasi da bigarren zatia.

(46′) Aldaketa: Leti Nagoreren ordez.
(58′) Aldaketa: Nekane I.Muruaren ordez.
(63′) Aldaketa: Pisco Lauraren ordez.
(70′) Aldaketa: Marieta Priscilaren ordez.
(76′) Aldaketa: Beristain Olabarrietaren ordez.
(79′) 3-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekaneren pasea eta Erikak gola lortu du.
(80′) Aldaketa: Manu Erikaren ordez.
(90′) 4-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gururen erdiraketa eta Nekaneren gola.
(92′) 4-1. Vilanovak.

AMAIERA