Dena prest Palman jokatzeko
Dena prest dago abenduaren 4an RCD Mallorcaren aurka 20:00etan Iberostar Estadin jokatzeko. Zurigorriek 13:30ean bazkaldu…
Dena prest dago abenduaren 4an RCD Mallorcaren aurka 20:00etan Iberostar Estadin jokatzeko. Zurigorriek 13:30ean bazkaldu dute, eta lo-kuluxka, askaria eta hitzaldi taktikoaren ostean 18:15ean futbol zelairantz abiatuko dira. Klub bietako ordezkarien arteko bazkari ofiziala 14:30etatik aurrera burutu da.
Futbol zelaia egoera onean dago, zerua lainotuta dago Palman, hezetasuna %73koa da eta hozberoa 17 gradukoa da, norgehiagokaren ordurako hamabi ingurukoa izango da.

