Athletic Club

Unitedeko zaleentzako salneurriak eta kokapena

Unitedeko zaleentzako salneurriak eta kokapena

Manchester Unitedeko zale talde batzuen galderak eta horren inguruan agertu diren hainbat berri direla eta,…

Manchester Unitedeko zale talde batzuen galderak eta horren inguruan agertu diren hainbat berri direla eta, Athletic Clubek argitu nahi du San Mamesen martxoaren 15ean Manchester United taldearen aurka jokatuko den neurketarako prezioak UEL-ko Multzoen Fasetik hona ezarri diren berberak direla, hau da, PSG, Salzburg, Slovan Bratislava eta 32ko Fasean FC Lokomotiven aurkako lehietan indarrean zeudenak.

Halaber, Athletic Clubek azpimarratu nahi du gure zaleek prezio berbera ordaindu beharko dutela San Mameseko gainerako harmailetan, Harmaila Nagusian ezik, hor garestiago izango baita.

Azkenik, zale ingelesen kokapenaren inguruan, Hego Beheko Harmaila, Athletic Clubek argitu nahi du segurtasun irizpideen arabera aukeratu dela, beti ere UEFAk markatutakoei segituz.