Athletic Club

United-Athletic Club partidarako sarrerak

United-Athletic Club partidarako sarrerak

Athletic Clubek martxoaren 8an, ostegunean, Old Trafford zelaian Manchester United eta Athletic Cluben arteko partidarako…

Athletic Clubek martxoaren 8an, ostegunean, Old Trafford zelaian Manchester United eta Athletic Cluben arteko partidarako 4.138 sarrera jarriko ditu salgai bere bazkideentzat San Mameseko txarteldegietan. Sarrera bat hartu ahal izango da bazkide txartel bakoitzeko eta gehienez pertsona bakoitzak bazkide txartel bi eraman ahal izango du, izakinak agortu arte.
Txarteldegiak ostegunean, martxoaren 1ean, etenik gabe 09:30etatik 20:00etara irekiko dira.

Sarreren prezioa 45 eurokoa da eta erosteko, eroslearen eta bidaiarien izen-abizenak, bidaiatzeko plana eta ostatua ematea ezinbestekoa izango da.

Soberan sarrerarik balego, Klubek ostiralean sarrerak erosteko ordutegia jakinaraziko luke.

Halaber, jakinarazten dugu sarrera duten eta hala gura duten bazkide guztien garraio beharra asetzeko asmoz Viajes Iberiak, Athletic Clubeko agentzia ofiziala, eguneko hegaldiak antolatu ditu Manchesterrerako. Erreserbak Viajes Iberiako edozein bulegotan egin daitezke, edota San Mameseko txarteldegietan bertan, horretarako leihatila berezi bat egongo baita.