Athletic Club

Europa Leagueko finalerako sarrerak

Europa Leagueko finalerako sarrerak

Data: 2012ko maiatzaren 9an. National Arena. Bucarest. Izen-Ematea: 2012ko apirilaren 23, 24, 25, 26, 27…

Data: 2012ko maiatzaren 9an. National Arena. Bucarest.

Izen-Ematea: 2012ko apirilaren 23, 24, 25, 26, 27 eta 28an.

Zozketa: 2012ko apirilaren 29an.

Athletic clubek 9.000 sarrera izango ditu 2012ko maiatzaren 9an Bucarest-eko National Arenan jokatuko den UEFA Europa League 2012ko finalerako. Horietatik 7.650 Clubeko bazkideentzat dira eta gainerako 1.350 Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak erakunde, kirol-elkarteekin, babesle eta laguntzailekin dituen konpromisoentzat.

NOLA EGIN IZEN-EMATEA

UEFA Europa League 2012ko finaleko partidurako sarrerak eskatzeko izen-ematea hurrengo bide hauek erabiliz egingo da:

– Web orrian egongo den sarrerak eskatzeko orria betez. www.athletic-club.net
– Telefono bidez, 94 405 05 15 telefono zenbakira deituta, hurrengo ordutegian:
– 2012ko apirilaren 23, 24, 25, 26, 27 eta 28an: 8:00etatik 20:00etara.

Europa League 2012ko Finalerako sarrerak saltzeko Termino eta Baldintzen arabera, finalean izango diren clubek derrigorrez bete beharrekoak, 4 urtetik beherako haurrek ezingo dute partidura joan, eta 14 urtetik beherakoek 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute eta honek beste sarrera baliagarri bat izan beharko du.

Ondorioz, zozketan sarrera eskuratzen duten bazkideek gutxieneko adinaren baldintza bete beharko dute, eta 14 urtez azpikoen kasuan berarekin joango den 18 urtetik gorako helduaren datuak ematea derrigorrezkoa izango da. Heldu horrek Finalerako bere sarrera izan beharko du eta adin txikikoaren erantzule izango da.

Izen-ematea bukatzeko, izen-ematearen Termino eta Erabilera Baldintzak, Zozketako Oinarri hauek eta UEFAk Europa League 2012 Finalerako sarreren salmentarako ezarri dituen Termino eta Baldintzak irakurri eta onartu beharko dira derrigorrez.