Dena prest Sportingen aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club-Sporting Clube de Portugal UEFA Leagueko finalerdietako itzuliko partidarako (21:05, Martin…
Dena prest dago Athletic Club-Sporting Clube de Portugal UEFA Leagueko finalerdietako itzuliko partidarako (21:05, Martin Atkinson -ENG-, San Mamés, C+ 1).
Apirilaren 26an, ostegunean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Derek Kirkwood UEFAko delegatu eskoziarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste Michael Leslie Dean laugarren epaile ingelesa presente egon da, Martin Atkinson epailea, Michael Mullarkey eta Stephen Child; epaile laguntzaileak; eta Mark Clattenburg eta Michael Jones epaile laguntzaile osagarrien izenean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu; atezainek elastiko, praka eta galtzerdi urdin argiez joango dira, Sporting Clube de Portugalen aldetik kamiseta zuria, praka zuriak eta galtzerdi orlegiak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, kamiseta horia, praka beltzak eta galtzerdi horiak jantziko dituzte.
Sporting Clube de Portugalen 2.066 jarraitzaileren presentzia espero da. San Mamesen eta zelaia leporaino egongo da.
Zeru lainoturik Bilbon, hozberoa 16 gradutakoa eta 21:00-23:00etarako 15 gradu eta zeru estalia espero dira.
Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari ofiziala egingo du Sporting Clube de Portugaleko agintariekin 14:00etatik aurrera.

