
Bucaresterako sarreren prezioak eta kopurua
Bucaresterako sarreren prezioak eta kopurua
Bucaresteko finala ikusteko bazkideen artean zozketatu diren sarreren prezioak eta kopuruak honako hauek izango dira:1.Mailakoak…
Bucaresteko finala ikusteko bazkideen artean zozketatu diren sarreren prezioak eta kopuruak honako hauek izango dira:
1.Mailakoak 334 sarrera egongo dira 120 euroan.
2.Mailakoak 1.269 sarrera egongo dira 60 euroan.
3.Mailakoak 3.584 sarrera egongo dira 36 euroan.
4.Mailakoak 2.324 sarrera egongo dira 25 euroan.
2.Mailakoak ikusgarritasuna partzialki mugatuarekin 38 sarrera egongo dira 48 euroan.
3.Mailakoak ikusgarritasuna partzialki mugatuarekin 28 sarrera egongo dira 29 euroan.
4.Mailakoak ikusgarritasuna partzialki mugatuarekin 73 sarrera egongo dira 19 euroan.
Sarrerak 2012ko maiatzaren 3tik 6ra (biak barne) jaso eta ordainduko dira. Egunero 2.000 bazkideri dei egingo zaie sarrera jasotzeko. Sarrerak San Mameseko takiletan jasoko dira.
Ordutegia 8:00etatik 20:00etara izango da.
Saritutako bazkide bakoitzak dagokion txandan jaso beharko du bere sarrera, eta joaterik izango ez balu hurrengo txandetan jasoko du. Inola ere ezingo da sarrera jaso aurreko txanda batean.
Jasotzeko unean sarrera mota aukeratu ahal izango da, beti ere eskuragarritasunaren arabera.
Txanda bakoitzeko sarrerak leihatilara iritsitako ordenean banatuko dira; beraz, sarrera motaren aukeraketa sarrera jasotzen duen pertsonak egingo du une horretan dauden aukeren artean.
Pertsona bakar batek gehienez ere 4 sarrera jaso eta ordaindu ahal izango ditu.
Dena dela, sarrera guztiek jasotzen ari den txandakoak eta aurreko txandetakoak izan beharko dute, inoiz ez hurrengo txandetakoak.
Sarrerak erabilera pertsonalerako soilik hartuko dira, eta ezingo dira ez utzi eta ez trasferitu.
Leihatilatik sarrerak jasotzeko ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:
· Sarreraren onuradun den bazkidearen txartel originala aurkeztea.
· Ordainketa egiten duen eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren Nortasun Agiria (NAN), gida-baimena edo pasaporte originala eta indarrean dagoena aurkeztea. Pertsona hori sarituetako bat edo beste norbait izan daiteke.
· Sarrera hartzaile bakoitzaren izena, abizenak, jaiotze-data, NAN zenbakia (edo Famili Liburuaren fotokopia NANik ez dutenen adinez txiki direnentzat) eta nazionalitatea adierazi beharko da. Datu horiek hartzaile bakoitzak jasotzen duen sarreraren informazioarekin lotuta egongo dira (blokea, lerroa eta eserlekua). Hartzaileetako bat 14 urtetik beherakoa balitz berekin batera finalean egongo den 18 urtetik gorako, eta sarrera jasota duen, helduaren datuak eman beharko ditu. Ezin izango da 14 urtetik beherakoaren sarrera jaso aurretik berarekin joango den 18 urtetik gorakoak ez badu berea jaso eta, era berean, bidaian, egonaldian eta Finalean bertan adin txikikoaren erantzule izango dela dioen dokumentua ez badu sinatu.
· Bidaia Plana jakinaraztea: Heltzeko eguna, garraioa, ostatua eta itzulera eguna.
· Jasotzen diren unean ordaindu beharko dira, bai esku-dirutan bai kreditu txartelarekin.
· Jasotako sarreren zenbakia eta erreferentzia, ionuradunen nortasuna eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria sinatu beharko da. Izen-ematearen Termino eta Erabilera Baldintzak, Zozketako Oinarri hauek eta UEFAk Europa League 2012 Finalerako sarreren salmentarako ezarri dituen Termino eta Baldintzak irakurri eta onartu izanaren konfirmazioa sinatu beharko da ere, Finalean jokaera, segurtasun eta babes neurri eta araudiak betetzeko kompromisoa hartuz.
