Athletic Club

Denok batera, mundutik mezuak

Denok batera, mundutik mezuak

Sasoi historiko honen azkeneko tartera iristen gara eta gure Athletic bi final hunkigarritan lehiatuko da….

Sasoi historiko honen azkeneko tartera iristen gara eta gure Athletic bi final hunkigarritan lehiatuko da. Lehena, UEFA Europa Leaguerena, maiatzaren 9an Atletico Madrilen aurka Bukaresten, bigarrena, Koparena, maiatzaren 25ean FC Bartzelonaren aurka Madrilen.

Hilabete hauetan poza eta urduritasuna partekatu dugu, besarkadak sartutako golengatik eta kexuak hutsegiteengatik. Magiaz beteriko gauak bizi izan ditugu San Mamesen eta harrotasunez erakutsi ditugu gure koloreak Europa osoan barrena.

Eta hau guztia posible izan da elkarrekin egin dugulako. Jokalariak, teknikari taldeak, bazkideak, zaleak. denak elkarrekin helburu berari jarraituz, gero eta gertuago dagoen helburua.

Horregatik proposatzen dizugu espazio hau erabiliz gure jokalariei adore eta laguntza mezu bat bidaltzeko. Harro, guztiokin partekatu dezazula eskatzen dizugu eta zure ingurukoak gauza bera egitera anima ditzazula.

Gure zaleek uzten dutena irakurriz gozatzea nahi dugu, eta mapan aurkitzea mundu osoan zehar presente dagoen Athletic sentimendua.

Denok batera!

Aupa Athletic!