Athletic Club

Eskerrona eta kexu formala

Eskerrona eta kexu formala

Athletic Clubek publikoki bere eskerrona adierazi nahi die, UEL-ko finala dela eta, Bukaresteraino bidaiatu zuten…

Athletic Clubek publikoki bere eskerrona adierazi nahi die, UEL-ko finala dela eta, Bukaresteraino bidaiatu zuten zale guztiek erakutsi duten portaeragatik, hiriko kaleetan, futbol zelaian eta aireportuan, batez ere itzulerako orduan pairatu behar izan dutena kontuan hartuta.

Azken horri dagokionez, Athletic Clubek bere kexu formala eta irmoa helarazi die zaleen garraioaz arduratzen diren antolatzaileei, erakutsi duten plangintza eskasarengatik, neurri zuzentzaileak ezartzeko ezgaitasunagatik eta gure jarraitzaileek pairatu behar izan duten tratuarengatik.