Athletic Club

Lezamako instalazioetan berritzeak

Lezamako instalazioetan berritzeak

Behin 2011/2012 denboraldia amaituz gero, Athletic Clubek berritze lanak egingo ditu Lezamako instalazioetan, behe mailetako…

Behin 2011/2012 denboraldia amaituz gero, Athletic Clubek berritze lanak egingo ditu Lezamako instalazioetan, behe mailetako eremuetan eta baita futbol profesionalari dagozkion eremuetan ere.

Belar artifizialeko zelai eta erdi egiteko lanekin segitzeaz gain (7 zenbakidun zelaia), behe mailakoei dagokienez, ekainaren 11an, astelehenean, 4 eta 6 zenbakidun zelaietan (biak belar artifizialekoak) soropila ordezkatzeko lanak hasi dira Italgreen eta Mondo enpresen eskutik.

Halaber, kalteturik dauden elementuak eraberritu egingo dira, esaterako sareak, aulkiak, kanalizazioa eta aldi berean gune batzuk asfaltatuko dira, zirkulazioak hobetzeaz gain.

Futbol profesionalarekin lotura duten espazioen erabilera hobetuko da.