Athletic Club

Athletic Clubeko agiria

Athletic Clubeko agiria

Uztailaren 5ean, ostegunean, Marcelo Bielsak egin zituen adierazpenen harira, Lezamako instalazioetan egiten ari diren lanen…

Uztailaren 5ean, ostegunean, Marcelo Bielsak egin zituen adierazpenen harira, Lezamako instalazioetan egiten ari diren lanen inguruan hain zuzen ere, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak honako hau adierazi nahi du:

1.- Athletic Club ez dator bat, inondik inora, lanen bilakaera, lanen kontratuaren betetze maila eta eraikitze proiektuan diharduten pertsonen profesionaltasunari buruz Marcelo Bielsak atzoko prentsaurrekoan adierazi zuen iritzi pertsonal eta subjektiboarekin.

2.- Athletic Clubek adierazi nahi du orain arte lanen kontratua behar bezala bete dela eta publikoki barkamena eskatu nahi die enpresa eraikitzaile eta bere langileei Athletic Clubeko enplegatu baten adierazpenen ondorioz sor daitezkeen kalteengatik.

3.- Egunotan Lezaman egiten ari diren lanen kontrola eta gauzatzea Athletic Clubi dagozkio esklusibaz, eta erakundeak profesional gaituak eta irizpide teknikoez horniturik dauzka lan horiek baloratzeko eta haien iritzia sen onak aholkatzen dituen solaskide eta hedabideen bitartez adierazten da eta adieraziko da beti.