
Athleticeko espedizioa Bartzelonan dago
Athleticeko espedizioa Bartzelonan dago
Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago Ligako laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko irailaren 16an, igandean, 12:00etan…
Athletic Clubeko espedizioa Bartzelonan dago Ligako laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko irailaren 16an, igandean, 12:00etan (C+Liga, GolT) RCD Espanyolen aurka. Zurigorriek 18:00etan irten dira Bilboko aireportutik txarter hegaldian eta berrogei minutu beranduago Bartzelonara heldu dira. Hortik hotelera klubeko autobusez abiatu dira. Bertan 21:00etan afalduko dute.
Ramon Alkorta eta Xabier Perez batzakideak, Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira. Bartzelonan 26 graduko hozberoa dago eta zeruan eguzkia da nagusi.
