Athletic Club

Real Sociedad-Athletic Club: txartel salmenta

Real Sociedad-Athletic Club: txartel salmenta

Real Sociedad KEA-k 600 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, irailak 29, Anoetan jokatuko den…

Real Sociedad KEA-k 600 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, irailak 29, Anoetan jokatuko den partidarako. 250 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta bazkideentzat 350 sarrera jarriko ditu salgai San Mameseko takilletan.

Sarrerak San Mames futbol-zelaiko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Pertsona eta txartel bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Astelehena, irailak 24, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Asteartea, irailak 25, 10:30etatik 13:30etara.

Hauek dira Real Sociedadek ezarritako prezioak eta salgai jarriko diren sarrera kopurua:

250 Ekialde Erdiko Harmailako sarrera, 85 eurotara.
100 Ipar Behe Harmailako sarrera, 50 eurotara.