Espedizioa Pragan dago
Athletic Clubeko espedizioa Pragan dago UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko…
Athletic Clubeko espedizioa Pragan dago UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko bigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko urriaren 4an, ostegunean 19:00etan (GolT) Sparta Praharen aurka. Zurigorriek 17:30ean irten dira hegazkinez Bilbotik eta ordu bi pasatxo beranduago Pragara heldu dira. Bertan 21:30ean afalduko dute.
Josu Urrutia presidentea, Jokin Garatea eta Anjel Gorostidi batzakideak, Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira. Taldearekin batera hegaldian 147 pertsonek bidaiatu dute, zale eta kazetarien artean.
Pragan 12 graduko hozberoa dago eta zerua garbi dago.

