Athletic Club

Athletic Club-Collerense, deialdia

Athletic Club-Collerense, deialdia

Bihar, Lezaman, goizeko 11:30etatik aurrera, Athletic Clubek Collerense talde baleatarraren bisita izango du.Gaurko entrenamendu bukatu…

Bihar, Lezaman, goizeko 11:30etatik aurrera, Athletic Clubek Collerense talde baleatarraren bisita izango du.

Gaurko entrenamendu bukatu ostean, Juan Luis Fuenesek deialdiaren zerrenda eman du. Zurigorriek zalantza bat daukate deialdia betzetzeko, Irene zalantzan baitago. Deialdian honako jokalariak daude: Ainhoa, Jone, Arranz, J. Flaviano, Nekane, Iraia, Orueta, Manu, Eunate, Olabarrieta, Ibarra, Silvia, Erika, Saioa, Guru, Leire eta Sandra.

Athletic Clubek ilusio handiz aterako dira Lezama berdegunera, lehenengo postuan daudelako Emakumeen Lehenengo Mailan, eta Rayo Vallecanorekin batera, orain arte jokatutako neurketak guztiak izabazi dituzten talde bakarrak dira. Collerense, aldiz, 11. Postuan dago, eta garaipen bat baino ez du lortu lau jardunaldietan, bigarrenean, 1-4 izabazi zion Sevillari.