Athletic Club

Autografoak SEATen eskutik

Autografoak SEATen eskutik

Athletic Club SEAT Toledo berria aurkezteko ekitaldian izan da astelehenean, azaroaren 5ean, Automóviles Galindo auto-saltokian…

Athletic Club SEAT Toledo berria aurkezteko ekitaldian izan da astelehenean, azaroaren 5ean, Automóviles Galindo auto-saltokian (Vega de Galindo z.g. 48910 Sestao), 17:30etik aurrera. Ekitaldian Amorebieta eta Castillo Athleticeko jokalariak izan dira, eta, prentsaurrekoaren ostean, parte-hartzaileek jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute.

Ekitaldi honen bitartez, SEAT etxeak SEAT TOLEDO berria ezagutarazi nahi du, bai eta merkaturatze hori dela eta, Bilbon egingo diren ekintza guztien berri ematea ere. Horrez gain, azaroaren 8an eta 10ean Toledo karabanak Bilbo bisitatuko du. Aldez aurretik www.vuelvelaleyenda.es web orrian izena emanda daukatenek SEAT TOLEDO berria lehendabizikoz gidatzeko aukera edukiko dute.

Ekintza guztien artean, GOL SEAT Toledo nabarmendu behar da; azaroaren 11n, Athletic Clubek eta Sevillak izango dute partidan, hiru zalek futbol-zelaira salto egiteko aukera izango dute atsedenaldian, beste SEAT Toledo bat irabazten saiatzeko.

Azkenik, nabarmentzekoa da SEAT etxeak Athleticeko bazkideentzat eskaintza bat atera duela; harten bitartez, gamako autoetan % 26ko deskontuak ere edukiko dituzte.