Dena prest OL-ren aurka jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club-Olympique Lyonnais UEFA Leagueko Multzoen faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05,…
Dena prest dago Athletic Club-Olympique Lyonnais UEFA Leagueko Multzoen faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidarako (21:05, Paulus Van Boekel -NED-, San Mames, Cuatro).
Azaroaren 8an, ostegunean, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Jean Paul Mievis UEFAko delegatu belgiarraren agindupean. Epailearen taldea Angelo Boonman eta Nobertus Josephus C. Simons laguntzaileek eta Serdar Gozubuyuk eta Tom Van Sichem epaile laguntzaile osagarriek, guztiak herberehetakoak, osatuko dute.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko eta praka grisak eta galtzerdi gorriak eramango dituzte.
Olympique Lyonnaisi dagokionez, kamiseta, praka eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa horia izango da.
Olympique Lyonnaisen 300 zale inguru egongo dira.
Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari ofiziala egingo du Olympiqueko ordezkariekin 14:30etatik aurrera Ibaiganen.

