Athletic Club

Real Madrid CF-Athletic Club: txartel salmenta

Real Madrid CF-Athletic Club: txartel salmenta

Real Madrid CF-k 500 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, azaroak 17, Santiago Bernabeun jokatuko…

Real Madrid CF-k 500 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri larunbatean, azaroak 17, Santiago Bernabeun jokatuko den partidarako. 250 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta bazkideentzat 250 sarrera jarriko ditu salgai.

Sarrerak San Mames futbol-zelaiko txarteldegietan har daitezke, bazkide txartela aurkeztuz. Pertsona bakoitzak gehienez bi txartel aurkeztu ditzake eta txartel bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteazkena, azaroak 14, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.

Real Madrid CF-k ezarritako prezioa 40 eurotakoa da.

Soberan baleude ostegunean, azaroak 15, ipiniko lirateke salgai, bi sarrera pertsoneko, ordutegi honetan:

Bazkide Barriak 10:30etatik 13:30etara.
Publikoa 17:30etatik 19:30etara.