Athletic Club

Baque Kafe Ofiziala, aurkezpena

Baque Kafe Ofiziala, aurkezpena

Athletic Clubek eta Cafés Baqué enpresa bizkaitarrak sinatu duten akordioaren arabera, kafe-enpresak Athletic marka ustiatu…

Athletic Clubek eta Cafés Baqué enpresa bizkaitarrak sinatu duten akordioaren arabera, kafe-enpresak Athletic marka ustiatu ahal izango du esklusibotasunez kafe-sektorean, bere produktuen fabrikazioan eta komertzializazioan.

Bi urterako sinatu duten akordio honi jarraiki, Cafés Baqué-k bere markaren publizitatean ‘Athleticen kafe ofiziala’ dela adierazi ahal izango du. Cafés Baqué, Bizkaiko ostalaritzaren merkatuko liderra, joan deneko urte askoan dago presente San Mameseko publizitatean, eta akordio honekin sendotu egiten du club zuri-gorriarekiko lotura.

Lizentzian sartzen da, bere produktuetan Athletic marka ustiatzeko baimenaz gain, hainbat marketin-ekintza burutu ahal izatea San Mames futbol-zelaian eta, halaber, Athletic Cluben baliabide eta espazio ofizialetan, Euskal Herriko lurraldean Baqué marka posizionatzeko taldea bide osagarri eta gehigarri modura erabiltzeko.

Cafés Baqué-k 120 langile ditu eta hiru zentro: Iurretan, Oiartzunen eta Logroñon. Baqué Fundazioaren bitartez kirolari, prestakuntza-kategorian bereziki, ematen dion babes eta laguntza zabala aitortu dute azken urteetan bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Bizkaiko Foru Aldundiak, Enpresa babeslearentzako saria eta Bizkaia Kirolak Saria emanez kafe-enpresari, azken hori aurreko astean BFAren jauregian entregatua.