Athletic Club

Larunbatean Liga itzuliko da Lezamara

Larunbatean Liga itzuliko da Lezamara

Eguberrietako geldialdia pasa eta gero eta Athletic Clubeko X. Urteurrena ospatu ondoren, larunbatean Liga txapelketa…

Eguberrietako geldialdia pasa eta gero eta Athletic Clubeko X. Urteurrena ospatu ondoren, larunbatean Liga txapelketa itzuliko da Lezamara. Juan Luis Fuentesen taldea gaur hasiko da Prainsa Zaragozaren neurketa prestatzen. Partida larunbatean jokatuko da arratsaldeko seiretan.

Ligako bigarren zati honetan zurigorriek 14 norgehiagoka jokatuko dituzte; haietatik, 8 Lezaman. Lehendabizikoa, asteburu honetan. Prainsak sekulako ibilbidea eramaten du; azken sei partidatan ez baitu bat ere galdu eta seigarren postuan dago sailkapenean. Beraz, ez da etsai makala izango. Zurigorriek garaipena lortu nahi badute dena eman beharko dute futbol zelaian.

Aste honetako entrenamendu plana, hauxe izango da:

Urtarrilak 7, astelehena: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Urtarrilak 8, asteartea: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Urtarrilak 9, asteazkena: atseden eguna
Urtarrilak 10, osteguna: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Urtarrilak 11, ostirala: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Urtarrilak 12, larunbata: arratsaldeko 6etan, Lezaman, Athletic Club-Prainsa Zaragoza.