
Kluba |
Museoa itxita, San Mamesera bisitaldiak jarraitzen dute
Museoa itxita, San Mamesera bisitaldiak jarraitzen dute
“San Mames 1913-2013” hurrengo erakusketarako egiten ari diren muntaia dela eta, datozen bi asteak Athletic…
“San Mames 1913-2013” hurrengo erakusketarako egiten ari diren muntaia dela eta, datozen bi asteak Athletic Club Museoa bisitarientzako itxita egongo da.
Baina Museoa itxita egon arren, hitzartutako taldeei eta San Mameseko bazter guztiak ikusi nahi dituztenei erantzuna emateko, zelaira bisitaldi gidatuak egiten jarraituko dira, palkua, prentsa aretoa, aldagelak edota zelaiko jokalarien eserlekuak etabar ikusi ahal izango direlarik. Ordutegia ohikoa izango da eta prezioak murriztuak.
