Athletic Club

Athleticeko espedizioa Malagan dago

Athleticeko espedizioa Malagan dago

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago Ligako hogeita laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko otsailaren 16an, larunbatean,…

Athletic Clubeko espedizioa Malagan dago Ligako hogeita laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko otsailaren 16an, larunbatean, 18:00etan, Malaga CF-ren aurka.

Zurigorriek 19:00etan irten dira hegazkinez Bilbotik eta 20:15etarako Malagako aireportuan heldu dira. Hortik, klubeko autobusean Molina Lario hotelera joan dira, zale askoren ongi etorria jasoz. Hotelean bertan 21:30ean afalduko dute.

Josu Urrutia presidentea, Xabier Perez batzakidea, Jose Mari Amorrotu kirol zuzendaria, Ignacio Palacios kirol zuzendaritzako kidea eta Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa, espedizio buru izan dira.

Malagan 13 graduko hozberoa aurkitu dute eta zerua garbi dago.