Athletic Club

Datorren jardunaldian Athletic-Cajasol Trigueros, Lezaman

Datorren jardunaldian Athletic-Cajasol Trigueros, Lezaman

Nekanek lortutako golari esker emakumezkoen taldeak jokoan zeuden puntuak lortu zituen. Aldez aurretik zurigorriek ba…

Nekanek lortutako golari esker emakumezkoen taldeak jokoan zeuden puntuak lortu zituen. Aldez aurretik zurigorriek ba zekiten Levanteren partida ez zela erreza izango, horregaitik garaipenak taldearen morala indartu egin du. Hiru puntu hauei esker, zurigorriak lehenengo postuan jarraituko dira beste jardunaldi bat, lau puntuko errentaz bigarren taldearekin, Atlético de Madrid Féminas, hain zuzen. Lehendabiziko neurketa korapilatsua irabazita, Cajasol Trigueros Huelva hurrengo arerioa izango da, berriro Lezaman, igandean, goizeko 11’30etan.

Hauxe da aste honetako entrenamendu plana, partida garrantzitsu hau prestatzeko:

Otsailak 18, astelehena: atseden eguna
Otsailak 19, asteartea: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Otsailak 20, asteazkena: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Otsailak 21, osteguna: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan
Otsailak 22, ostirala: atseden eguna
Otsailak 23, larunbata: entrenamendua Lezaman goizeko 10etan
Otsailak 24, igandea: goizeko 11:30etan, Lezaman, Athletic Club-Cajasol Trigueros Huelva