Athletic Club

Emakumezkoen taldea, berriro Lezaman

Emakumezkoen taldea, berriro Lezaman

Bihar, igandea, goizeko 11:30etan, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak hil edo biziko neurketa dauka Lezaman. Jardunaldi…

Bihar, igandea, goizeko 11:30etan, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak hil edo biziko neurketa dauka Lezaman. Jardunaldi honetan, arerioa Cajasol Trigueros Huelva egongo da aurrez aurre. Ez da partida erreza izango eta zurigorriek argi daukate ezin dutela huts egin lau puntutako abantaila mantendu nahi izanez gero, alde hori erabakigarria izango baita azken jardunaldietan lehenengo postua bukatzeko.

Bederatzi jardunaldi falta dira eta Juan Luis Fuenesen taldeak ezin da talde andalutziarrarekin fidatu; lehenengo itzulian partida bana amaitu zen eta ihazko denboraldian Zurigorriek ez zuten garaipena lortu Lezaman jokatutako partidan.

Astean zehar, Athleticeko jokalariek jotake egin dute lan norgehiagoka prestatzeko. Gaurko entrenamendua bukatu ostean Juan Luis Fuentesek deialdiaren zerrenda eman du: Ainhoa, Ane, Arranz, Irene, J. Flaviano, Nekane, Tzibi, Iraia, Orueta, Manu, Eunate, Olabarrieta, Ibarra, Silvia, Erika, Saioa, Gurutze eta Leire.