Espanyol-Athletic Club, deialdia
Zortzi jardunaldi falta dira Emakumezkoen liga bukatzeko. Athletic Clubek lau punto ateratzen dizkio sailkapenenan beigarren…
Zortzi jardunaldi falta dira Emakumezkoen liga bukatzeko. Athletic Clubek lau punto ateratzen dizkio sailkapenenan beigarren postuan dagoen taldeari. Ihazko txapelketan gertatu zena, aurten ere egoera berdinean aurkitzen gara, baina kasu honetan Juan Luis Fuentesen taldea lehenengo postuan dago eta atzean dagoena Atletico de Madrid Feminas da.
Bi arerio gogorrari Lezaman irabazi ondoren, jardunaldi honetan zurigorriak Bartzelonara joango dira RCD Espanyolen aurka jokatzera. Partida zaila, txuriurdinek talde ona baitaukate eta garaipena lortzea ez da erreza izango. Norgehiagoka eguerdiko 12etan hasiko da.
Aste honetan zehar, zurigorriek gogoz entrenatu dute eta gaurko lan-saioa bukatu ostean, Juan Luis Fuentesek deialdiaren zerrenda eman du: Ainhoa, Guarrotxena, Arranz, Irene, J. Flaviano, Nekane, Tzibi, Iraia, Orueta, Manu, Eunate, Olabarrieta, Ibarra, Silvia, Erika, Saioa, Gurutze eta Leire.

