
Rayoren aurkako partida, igandean 16:30etan
Rayoren aurkako partida, igandean 16:30etan
Emakumezkoen Athletic Club eta Rayo Vallecanoren aurkako partida, igandean jokatuko da, Lezaman, arratsaldeko 16:30etan. Eguerdian…
Emakumezkoen Athletic Club eta Rayo Vallecanoren aurkako partida, igandean jokatuko da, Lezaman, arratsaldeko 16:30etan. Eguerdian San Mamesen partida egongo denez, eta emakumezkoen taldeak zaleen indarra behar duenez lehenengo postua mantentzeko, eta kontutan hartuz Rayorena ez dela norgehiagoka erreza izango, ordutegia aldatzea erabaki du Athletic Clubek. Zazpi jardunali falta dira eta Juan Luis Fuentesen taldeak garaipena behar du lehenengo postuan jarraitu ahal izateko. Hauxe izango da zurigorriek entrenamendu plana Rayoren partida prestatzeko:
Martxoak 4, astelehena: atseden eguna.
Martxoak 5, asteartea: atseden eguna.
Martxoak 6, asteazkena: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan.
Martxoak 7, osteguna: entrenamendua Lezaman arratsaldeko 5etan.
Martxoak 8, ostirala: atseden eguna.
Martxoak 9, larunbata: entrenamendua Lezaman goizeko 10etan..
Martxoak 10, igandea: arratsaldeko 16:30etan, Lezaman, Athletic Club-Rayo Vallecano.
