Dena prest Getafen jokatzeko
Dena prest dago Getafen Ligako hogeita zortzigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko (Coliseum Alfonso Pérez, 18:00,…
Dena prest dago Getafen Ligako hogeita zortzigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko (Coliseum Alfonso Pérez, 18:00, Iglesias Villanueva, C+Liga-GolT) Getafe CF eta Athletic Cluben artekoa. Zurigorriek 13:00etan bazkalduko dute. Lo-kuluxka, hitzaldia eta hitzaldi labur baten ostean 16:30ean futbol zelairantz abiatuko dira.
Gure taldeak janzkera beltza erabiliko du.
Zerua lainoturik dago 6 graduko hozberoarekin eta partidaren ordurako antzekoa izatea eta euririk gabe egotea espero da.
Klub bietako ordezkariek bazkari instituzionala egingo dute 15:00etatik aurrera. Gure ordezkaritzaren buru Josu Urrutia presidentea izan da.

