
Hiru puntu inoren menpe jarraitzeko
Hiru puntu inoren menpe jarraitzeko
Igandean, arratsaldeko 13:30etan, Cerro del Espino futbol zelaian, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak partida zaila eta…
Igandean, arratsaldeko 13:30etan, Cerro del Espino futbol zelaian, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak partida zaila eta garrantzitsua jokatuko du Atlético de Madrid Féminasen aurka.
Aste Santuko oporraldiren ostean, Juan Luis Fuentesen taldea astelehenean itzuli zen entrenamenduetara. Igandeko neurketa garrantzitsua da Athletic Clubeko taldearentzat zeren garaipena edo berdinketa lortuz gero zurigorriak lehenengo postuan jarraituko baitira beste jardunaldi bat.
Arerioa, Levanten galdu ondoren, madrildarrak hirugarren postuan daude, bost puntuetara. Beraz, Liga irabazteko aukerak izateko, garaipena baino ez diote balio etxeko taldeari.
Igandeko partida prestatzeko, hau da asteko plana:
Apirilak 8, astelehena: entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan.
Apirilak 9, asteartea: atseden eguna.
Apirilak 10, asteazkena: entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan.
Apirilak 11, osteguna: entrenamendua Lezaman, arratsaldeko 17etan.
Apirilak 12, ostirala: atseden eguna.
Apirilak 13, larunbata: entrenamendua Lezaman, goizeko 10etan
Apirilak 14, igandea: Cerro del Espino futbol zelaian: At. Madrid Féminas – Athletic Club.
