Athletic Club

Athleticeko espedizioa A Coruñan dago

Athleticeko espedizioa A Coruñan dago

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago Ligako hogeita hamabigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko apirilaren 21ean,…

Athletic Clubeko espedizioa A Coruñan dago Ligako hogeita hamabigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko apirilaren 21ean, igandean, 17:00etan, Deportivo taldearen aurka.

Zurigorriek 19:00etan irten dira txarter hegaldiaz Bilbotik eta 19:55etarako A Coruñara heldu dira. Hortik klubeko autobusez, Attica21 hotelera heldu dira, aireportuan bezala, zale batzuen ongi etorria jasoz. Hotelean bertan 21:00etan afalduko dute.

Josu Urrutia presidentea , Silvia Muriel eta Javier Aldazabal batzakideak, Joxe Anjel Iribar presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira. A Coruñan 17 graduko hozberoa dago eta zerua garbi.