Athleticeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago Ligako hogeita hemezortzigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko ekainaren 1ean, larunbatean,…
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago Ligako hogeita hemezortzigarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko ekainaren 1ean, larunbatean, 21:00etan, Rayo Vallecanoren aurka.
Zurigorriek 19:00etan irten dira txarter hegaldiez Bilbotik eta 19:50etarako Barajasera heldu dira. Hortik klubeko autobusean Euro Towers hotelera abiatu dira eta bertan 21:30ean afalduko dute.
Josu Urrutia presidentea, Silvia Muriel, Jon Muñoz eta Jokin Garatea batzakideak eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria espedizio buru izan dira. Halaber Coca-Colako lehiaketa baten irabazleak etorri dira. Madrilen 20 graduko hozberoa dago eta eguzkia nagusi da zeruan.

