Athletic Club

2013-2014 bazkide guztiak konbokatuak

2013-2014 bazkide guztiak konbokatuak

Athletic Clubek 2013-2014 denboraldirako eserlekua aukeratu behar duten Bazkide guztiak konbokatu ditu Klubak Bilboko Elkano,…

Athletic Clubek 2013-2014 denboraldirako eserlekua aukeratu behar duten Bazkide guztiak konbokatu ditu Klubak Bilboko Elkano, 20 kalean irekitako bulegora joateko uztailaren 8a eta 20a artean. Bulegoaren ordutegia 8:00etatik 21:00etara da, astelehenetik larunbatera.

Ondoren, egun bakoitzeko lehen eta azken Bazkide liderraren kodeak aipatzen dira (parentesi artean bere antzinatasuna). Kontutan hartu behar da datu hauek aldatu daitezkela Bazkideek eskatuta, Bazkide batek edo Bazkide talde batek hitzordua atzeratu dezakelako (inoiz ez aurreratu).

Astelehena 8: 625 (26.860,00) – 37384 (13.558,00)
Asteartea 9: 37449 (13.529,00) – 44863 (11.397,00)
Asteazkena 10: 44943 (11.397,00) – 58070 (9.906,50)
Osteguna 11: 51057 (9.905,00) – 56321 (8.718,33)
Ostirala 12: 65081 (8.707,50) – 69593 (7.767,00)
Larunbata 13: 67807 (7.752,00) – 66667 (6.934,00)

Astelehena 15: 62013 (6.931,00) – 67005 (5.975,00)
Asteartea 16: 65146 (5.973,00) – 72110 (4.650,00)
Asteazkena 17: 72111 (4.650,00) – 78075 (3.720,00)
Osteguna 18: 64600 (3.717,00) – 113874 (2.371,00)
Ostirala 19: 113935 (2.358,00) – 129073 (795,00)
Larunbata 20: 129078 (795,00) – 141873 (59,00)

Nahiz eta deia posta elektronikoz eta telefonoz egiten den, Bazkide hoiek Athletic Clubeko webgune ofizialaren bitartez kontsultatu dezakete euren hitzordua Bazkide kodea eta PIN zenbakia sartuaz.