
Emakumezkoena |
Boltañan, abuztuaren 11a, igandean
Boltañan, abuztuaren 11a, igandean
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak goizean baino ez dute egin lan Boltañan. Jardinalidia, Juan Luis Fuentesen…
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak goizean baino ez dute egin lan Boltañan. Jardinalidia, Juan Luis Fuentesen futbolariak hoteleko gimansioan hasi dira. Hantxe egon dira ordu bat gutxi gora behera eta lana bukatu ostean, txirrindulak hartu dituzte eta Villaboyako futbol zelaira joan dira prestakuntzaz jarriatzeko. Berdegunean baloia izan da jaun eta jabe lan taktikoan. Lan saioa amaitzean, Ara ibaira jeitsi dira ankak eta oinak ur hotzean sartzeko. Ordu batean, hotelera itzuli dira. Arratsaldean atsedena izan dute eta bihar, goizeko zortziretan berriro, lanera.
