Athletic Club

Anoetarako epe berria, abuztuaren 19tik 21era

Anoetarako epe berria, abuztuaren 19tik 21era

Athletic Club-CA Osasuna abuztuaren 13ko partidarako sarrerak erreserbatzeko epea behin itxiz gero, guztira Athletic Clubeko…

Athletic Club-CA Osasuna abuztuaren 13ko partidarako sarrerak erreserbatzeko epea behin itxiz gero, guztira Athletic Clubeko 13.513 bazkidek izena eman dute, 4.827 talde osatuz. Honako lotura honetan taldearen edo bazkide bakarraren antzinatasuna kontsulta daiteke: Zerrenda

Inskribatu diren pertsonek lehentasuna izango dute Anoetan jesarlekua aukeratzeko orduan eta sarrerak Bilboko Elkano kaleko 20. zenbakian dauden bulegoetan jaso ahal izango dituzte, 08:00etatik 21:00etara, bazkide txartela edota behin behineko bazkide txartela aurkeztuz.eta antzinatasunagatik orden honen arabera:

Eguna eta taldearen edo bazkide bakarraren antzinatasuna

Abuztuak 13 26.729tik 9.177ra
Abuztuak 14 9.171,89tik 7.118,89ra
Abuztuak 16 7.115,33tik 5.056,50ra
Abuztuak 17 5.048,86tik 202ra

Edozein kasutan, bazkide hauek sarrera erreserbatuta izango dute abuztuaren 20ra arte.

Aurreikusita zegoen bezala, soberakoak abuztuaren 19, 20 eta 21ean eskuragai egongo dira erreserba egin ez zuten klubeko bazkide zein bazkide Barrientzako, leku eta ordutegi berberean. Bazkideek ezin izango dute inolaz ere euren erreserba bikoiztu.

Halaber, bigarren epe hau amaituz gero soberakoak baleude, sarrerak salgai ipiniko lirateke abuztuaren 22an, 08:00etatik 15:00etara, Elcano 20an, 20 euroan helduentzako eta 10 euroan umeentzako, gehienez sarrera bi pertsonentzako.