Athletic Club

Athletic Club-RCD Espanyol, Lezaman

Athletic Club-RCD Espanyol, Lezaman

Bihar, igandean, eguerdiko 12etan, Lezaman, Athletic Club eta RCD Espanyol aurrez aurre izango dira. Kasu…

Bihar, igandean, eguerdiko 12etan, Lezaman, Athletic Club eta RCD Espanyol aurrez aurre izango dira. Kasu honetan emakumezkoen taldeak izango dira.

Gaurko entrenamendua bukatu ostean, Juan Luis Fuentesek deialdiaren zerrenda eman du. Deialdian 19 jokalari daude eta partida hasi baino lehen, bat baztertuko du entrenadore zurigorriak: Ainhoa; E. Merino, Arranz, Irene, J. Flaviano, Nekane, I. Murua, Iraia, Silvia, Manuela, Eunate, Alazne, Olabarrieta, Ibarra, Leire, Erika, V. Gimbert, Izaskun eta Guarrtxoena.

RCD Espanyolek izandako hasiera ona ez izan arren -puntu bat, lau gola jaso eta bi egin ditu- Juan Luis Fuentesek esan duen arabera, “Espanyolen aurkako norgehiagokak gogorrak izaten dira eta ikusleentzako politak izaten dira, gainera hasieratik borrokatu behar duzu garaipena lortu nahi izanez gero”.