Ohiko Batzar Nagusia
GAI ZERRENDA LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako Kudeaketaren onarpena….
GAI ZERRENDA
LEHENA: Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako
Kudeaketaren onarpena.
BIGARRENA: Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
HIRUGARRENA: Zuzendaritza Batzordearen egitasmoak eta proposamenak.
LAUGARRENA: Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.
BOSGARRENA: Eskari-galderak.
Asanbladari hasiera Javier Aldazabal Klubeko Idazkariak eman dio, bertaratutakoei eskerrak eman eta gai ordenaren berri emanez.
Azken urtean hildako bazkide, jokalari eta zuzendaritzakideen omenezko minutuko isilunearen ostean, Josu Urrutia Athletic Club-eko presidenteak hartu du hitza.
Ondoren Alberto Uribe-Echevarria kontulariak hartu du hitza.
Bere azalpenen ondoren hasi da galdera-erantzunen txanda.
Fernando San Martinen ustez, aurrekontuetan Fernando Llorente eta Fernando Amorebietaren balizko salmentak aurrekontuetan jaso behar ziren.
Bozketaren txanda. Batzarra gelditu egin da.
Bozketaren emaitzak
Aurreko Ekitaldi ekonomikoari dagozkien Urteko Kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako
Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
Bai: 465 (%82)
Ez: 77 (%13,5)
Zuri: 22 (%3,8)
Baliogabeak:3 (%0,5)
Orotara: 567.
Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada.
Bai:459 (80,6%)
Ez: 77 (%13,5)
Zuri: 24 (%4,2)
Baliogabeak: 9 (%1,5)
Orotara:569.

