
Athletic Club-Levante Las Planas, deialdia
Athletic Club-Levante Las Planas, deialdia
Bihar, eguerdiko 12etatik aurrera, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Levante Las Planasen aurka jokatuko da Lezaman….
Bihar, eguerdiko 12etatik aurrera, Athletic Clubeko emakumezkoen taldea Levante Las Planasen aurka jokatuko da Lezaman. Zurigorriek duten helburu bakarra jokoan dauden hiru puntu lortzea da. Talde kataluniarra, 13. postuan dago eta oraindik ez du punturik lortu bere futbol zelaiatik kanpo.
Zurigorriek partida ona egin zuten Zaragozan, baina Juan Luis Fuentesek beste bi jokalari lesionaturik ditu. Lesionatuen zerrenda gero eta luzeagoa da: Saioa, Orueta, Olabarrieta, Nekane eta Leire.
Arazo hau kontutan hartuz, Juan Luis Fuentesek b taldeko bi futbolariei deitu die deialdian sartzeko: Ainhoa, Guarrotxena, E. Merino, Arranz, Irene, J. Flaviano, I. Murua, Iraia, Silvia, Manuela, Eunate, Alazne, Ibarra, Erika, V. Gimbert, Izaskun, Arene eta Ainhoa Álvarez.
