
EHUko ikasleak San Mamesen IMQren eskutik
EHUko ikasleak San Mamesen IMQren eskutik
Azaroaren 6an, San Mames futbol zelaian, 16:00etan IMQk EHUko Osasun Zientzietako 100 ikasle deitu ditu…
Azaroaren 6an, San Mames futbol zelaian, 16:00etan IMQk EHUko Osasun Zientzietako 100 ikasle deitu ditu (Medikuntza, Erizaintza eta Odontologia), portaerazko jarraibideak jaso ditzaten, zelaian jokatuko den partida bakoitzean emango duten osasun-laguntza dela eta. Hedabideek ehun ikasle horien irudiak hartu ahal izango dituzte San Mameseko harmailetan 16:00etan eta gero gazteekin eta IMQ nahiz EHUko arduradunekin hitz egin ahal izango dute, laguntza medikoak zelaian duen garrantzia azpimarratzeko.
Hitzaldian IMQ nahiz EHUko arduradunek eta Athletic Clubeko zerbitzu medikoak hainbat argibide emango dizkiete ikasleei San Mames Barrian gerta daitezkeen gorabeheren aurrean nola jokatu zehazteko, eta hurrenkera bati jarraitzea ezinbestekoa dela prozesua arindu eta erabakiak hartu behar badira larrialdi baten aurrean: baloratu, jakinarazi eta jardun. Zelaian bertan partida bakoitzean egin beharrekoa, non kokatuko diren eta izan beharreko portaera azalduko diete.
