
Zurigorriz ametsetan: Iker Muniainekin
Zurigorriz ametsetan: Iker Muniainekin
‘Zurigorriz ametsetan’ Fundacion Athletic Club Fundazioak bultzatu duen ekimena da. Gabonetan Athleticeko edozein jarraitzailek desio…
‘Zurigorriz ametsetan’ Fundacion Athletic Club Fundazioak bultzatu duen ekimena da. Gabonetan Athleticeko edozein jarraitzailek desio zurigorria eska zezakeen beste zale batentzako. Ostean, Fundazioa original edo sinpatikoenak betetzen saiatuko litzateke.
Bigarren irabazlea Asier izan zen. Güeñeseko umeak Iker Muniainek Iker bere anaiari “bere trukuen” sorta irakatsi ziezaion eskaera egin zuen. Eta, gauzak horrela, goiz euritsu batean Lezamara hurbildu ziren ea posiblea zen. Aldageletan aldatu ziren, Athleticeko kamiseta berriak jantzi zituzten eta lehen taldeko entrenamendua ikusi zuten.
Irteeran Muniainek Iker txikia agurtu zuen. Atzelariak gainditzeko sekretua emango al zion? Eta Asier? Kanpotik dena ikusten geratuko zen ala Iker biekin entrenatzera ausartuko al zen?
