Athletic Club

FC Bartzelona-Athletic Club: txartel salmenta

FC Bartzelona-Athletic Club: txartel salmenta

FC Bartzelonak 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, apirilak 20an, Camp Noun jokatuko den…

FC Bartzelonak 400 sarrera bidali dizkio Athletic Club-eri igandean, apirilak 20an, Camp Noun jokatuko den partidarako. 150 gordeko ditu Athletic Clubek bere beharrentzako eta Bazkideentzat 250 sarrera jarriko ditu salgai.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan har daitezke, Bazkide txartela aurkeztuz. Txartel eta pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Txarteldegien ordutegia honakoa izango da:

Asteartea, irailak 15, 10:30etatik 13:30 eta 17:30etatik 20:00etara.

FC Bartzelonak ezarritako prezioa 65 eurokoa da.

Soberan baleude asteazkenean, irailak 16an, Bazkide Barrientzat ipiniko lirateke salgai, bi sarrera txartel eta pertsonako, 10:30etatik 13:30etara, sarrera guztiak agortu arte.

Oraindik soberan baleude publikoarentzat jarriko lirateke ostiral berean, irailak 16, 17:30etatik 20:00etara, gehienez bi sarrera pertsoneko.