
Athletic Clubek bere kontu ofiziala aurkezten du Instagramen
Athletic Clubek bere kontu ofiziala aurkezten du Instagramen
Athletic Clubek bere kontu opfiziala aurkezten du Instagramen, @athleticclubMundu osoko gure zaleentzako prestatu dugun beste…
Athletic Clubek bere kontu opfiziala aurkezten du Instagramen, @athleticclub
Mundu osoko gure zaleentzako prestatu dugun beste komunikabidea, gure taldeen egunerokotasuna gero eta hurbilago izateko, argazkia eta bideo esklusiboen bitartez ( (bidaiak, lan saioak, etab)
Abentura berri honetan zure parte hartzea ezinbestekoa da. Oraindik Instagram erabiltzen ez baduzu, Instagrameko aplikazioa (doan) deskargatu dezakezu zure smartphonen, edo, hala nahiago baduzu web bitartez segi dezakezu http://instagram.com/athleticclub
Gure lehen ekimena hauxe izango da: Hiru kamiseta ofizial zozketatuko ditugu, eskaintza eta guzti. Saria Athletic-Sevilla partidaren atarikoetan banatuko da San Mameseko denda ofizialean, eta betebeharra igandean Athletic animatzeko erabiliko duzun kamisetaren irudia bidaltzea #zuzaranagusia traola erabiliz.
