Athletic Club

Estatutuak Eraldatzeko Proiektua, eskuragarri

Estatutuak Eraldatzeko Proiektua, eskuragarri

Ekainaren 10ean Ezohiko Batzar Nagusia egingo da, gai ordenan puntu bakarra egonik: horrela balegokio, Estatutuak…

Ekainaren 10ean Ezohiko Batzar Nagusia egingo da, gai ordenan puntu bakarra egonik: horrela balegokio, Estatutuak Eraldatzeko Proiektua onartzea, hain zuzen, egungo estatutuen Lehenengo Xedapen Gehigarrian aipatzen den Batzordeak erredaktatu duena.

Estatutuak Eraldatzeko Proiektua bazkideek ezagutu dezaten, Klubeko Iragarki-taulan 12 egunez egongo da eskuragarri, maiatzaren 29az geroztik Batzarra egin arte. Bazkideek ale bat eskuratu ahal izango dute, Klubaren bulegoetan eskatuz gero.

Halaber, bazkideei jakinarazten zaie Proiektuaren kopia bat deskargatu dezaketela Athletic Clubeko web orrian, www.athletic-club.net -en dagoen “Bazkideen Txokoa”ren bitartez.