Letrak eta Futbola hasten da
Gaur astelehena ekainak 2, Sala BBK aretoan, 20:00etan, Letrak eta Futbola jaialdia hasiko da, Athletic…
Gaur astelehena ekainak 2, Sala BBK aretoan, 20:00etan, Letrak eta Futbola jaialdia hasiko da, Athletic Club Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Aretoak antolatuta. “Futbola eta sormena” topaketarekin izango da. David Trueba idazle eta zinegilea, Amets Arzallus bertsolaria, Coque Malla musikaria eta Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia egongo dira, eta moderatzaile lanetan Naxari Altuna kazetaria izango da.
Topaketa euskaraz eta gaztelaniaz izango da, aldibereko itzulpenarekin. Sarrera librea da, edukiera bete arte.

