Athletic Club

Letrak eta Futbola, hirugarren eguna

Letrak eta Futbola, hirugarren eguna

Gaur, asteazkenan, ekainaren 4etan, 20:00etan Sala BBK Aretoan, hitzaldia komikiaren eta futbolaren arteko harremanari eskainiko…

Gaur, asteazkenan, ekainaren 4etan, 20:00etan Sala BBK Aretoan, hitzaldia komikiaren eta futbolaren arteko harremanari eskainiko zaio. Oscar Nebreda (El Jueves aldizkariko marrazkilari mitikoa, El Profesor Cojonciano edo Jordi Culé komiki-tiren egilea), Santiago Garcia (AEBetan bizi den izen handiko gidoigilea, ‘Fútbol: la novela gráfica’ lanaren egilekidea), Manel Fontdevila (Espainiar Estatuko binetagilerik onenetako bat) eta Antoni Guiral krikari eta historiagilea. Solasaldiaren moderatzailea Jon Spinaro izango da.

Lehenago, 18:00etan, Foru Liburutegian, Ander Izagirre kazetariak kazetaritza eta kirolari buruzko hitzaldia eskainiko du. Ander Izagirrek berak futbolineko partidak jokatuko ditu 12:30ean irakurleekin Arenaleko Liburu Azokan.