Athletic Club

Fundazioa, Jutiapan

Fundazioa, Jutiapan

Nekane Diez, Arrate Orueta, Joana Arranz eta Alazne Gómez jokalariek, eta Rafa Dehesak, eskumaldeko Lezama…

Nekane Diez, Arrate Orueta, Joana Arranz eta Alazne Gómez jokalariek, eta Rafa Dehesak, eskumaldeko Lezama Txikiko arduradunak, futbolaren inguruko bilakaera proiektua jarriko dute martxan Hondurasen, uztailaren 2tik 15era arte. Athletic Club Fundazioari esker, eta SERSO Euskalherria bai eta SERSO Honduras GKE-rekin batera aipatutako jokalariek lan saio zehatzak egingo dituzte Jutiapa herrian, bertako haurrentzat, gazteentzat eta emakumezko eta gizonezko jokalarientzat zuzenduta.

Helburu bikoitza du ekimen honek; alde batetik Jutiapako gazteek aisian kirola egiteko eskubidea daukatela aldarrikatzeko eta, futbolaren bitartez, gazteen garapen osoari indarra emateko. Beste aldetik, Bizkaian eta Euskalherrian boluntariotza solidarioa ere aldarrikatu nahi dute. Horretarako, lau jokalari hauek, Jutiapan egongo diren bitartean, blog bat zabalik izango dute hamalau egunetan, Athletic Clubeko jarraitzaile guztiekin Hondurasen bizi izango duten esperientziak partekatzeko argazki, testu eta bideoen bitartez.